top of page

Adineko emakumeei egindako lapurretak ugaritu dira

 


 


Haizea Olleta Holgado - 2013ko abenduaren 13a

​

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Leioako Udaltzaingoak adierazi duenez, azken egunetan hazi egin dira adineko emakumezkoei bitxiak eskuratzeko egindako lapurretak  . Udaltzaingoak arreta berezia eskatzen die hirugarren adineko emakumeei eta mota honetako lapurreta kasu bat pairatu badute edo baten susmoa badute Udaltzaingora edo Ertzaintzara deitzeko gomendatzen die.

 

Leioako Udaltzaingoak mota honetako lapurreta kasuen salaketa eta abisu ugari jaso ditu azkeneko egunetan. Lapurrek ez dute indarra erabiltzen bitxiak lapurtzeko. Atso-agureek salatu dutenez, bitxien falta sumatu dute kalean ezezagun batek agur bero bat eman ostean. Hori da lapurren teknika. Hirugarren adineko pertsonetara hurbiltzen dira eta besarkada eta laztanak ematen dieten bitartean, abileziaz, bitxiak kentzen dizkiete.


Udaltzaingoak adierazi duenez, lapurrak emakumezkoak dira, 24-50 urte bitartekoak eta atzerriko azentua dute. Normalean bakarrik aritzen dira lapurretan eta batek urrezko hortza du.


Leioako Udaltzaingoak arreta berezia eskatzen die adineko emakumeei eta horrelako lapurreta kasu bat pairatu badute edo baten susmoa badute Udaltzaingora edo Ertzaintzara deitzea gomendatzen die. 

Polizia / Argazkia: Leioako Udala

bottom of page