top of page
'Bono Denda' Leioara heldu da

Leyre Eguskiza Sesumaga - 2013ko abenduaren 1a

 

Gabonak hurbil daudela, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Merkataritzako Enpresarien Konfederazioak (CECOBI) 'Bono Denda' kanpainaren bigarren edizioa jarri dute martxan. Aurten 50 euroko balioa duten bonoak Leioako saltokietan erabili ahal izango dira urtarrilaren 31ra arte.

Leioako taxiek zerbitzua eskatzeko aplikazio berria sortu dute

Irati Aguirre Tolosa - 2013ko abenduaren 7a

​Leioan taxi bat hartzea errazagoa izango da hemendik aurrera. Izan ere, Leioako taxistek aplikazio berri bat estreinatuko dute. Quiero un taxi aplikazioaren bidez, bezeroek garraio zerbitzua eskatu ahal izango dute deirik egin gabe, soilik hiru pausotan. Lehenengo, kokalekua zehaztu beharko da. Ondoren, taxiaren ezaugarriak aukeratzen dira, hau da, zenbat pertsona joango diren kotxean, eta azkenik, 'taxia eskatu' botoia sakatzen da. Aplikazio azkarra, erraza eta interaktiboa da.

Programazio berezia euskararen alde
Nerea Reparaz Beaskoetxea - 2013ko abenduaren 1a

​

Euskararen Eguna ospatuko da datorren abenduaren hiruan, asteartea. Urtero egin den moduan, aurten ere Leioako udalak ospakizunerako programazio berezia antolatu du. Jarduera eta ikuskizunak gaur hasiko dira, eta asteazkena izango da jai handia. Adin guztietako hiritarrei bideraturiko ekintza anitzak izango dira. Bestea beste, magia, tailerrak, musika eta zinea. 

Adineko emakumeenganako lapurretak

ugaritu dira
Haizea Olleta Holgado - 2013ko abenduaren 13a  

​Leioako Udaltzaingoak adierazi duenez azken egunetan hazi egin dira bitxiak eskuratzeko adineko emakumeenganako lapurretak. Udalak arreta berezia eskatzen die hirugarren adineko emakumeei.  Gainera, mota honetako lapurreta kasu bat pairatu dutenei Udaltzaingora edo Ertzaintzara deitzeko gomendioa luzatu du.

Irekia dago Gabonetako Iñaki Saez Kanpusean izena emateko epea

 

Txabi Alvarado Bañares - 2013ko abenduaren 9a

 

Abian da Gabonetako Iñaki Saez futbol Kanpusa, Leioako Kirol Klubaren eskutik. 2000-2008 urteen artean jaiotako ume eta gazteei zuzendua dago, eta irekita dago jada bertan izena emateko epea. Formulario hau bete behar da horretarako, eta dagokion dirua sartu behar da imprimaki horretan bertan azaltzen den kontu-korrontean.

Maitasun gutunen lehiaketa abian da

 

Ainhoa Basarrate Astobiza - 2013ko abenduaren 10a

 

Kultur Leioak antolatuko du aurten maitasun gutunen lehiaketaren XV edizioa. Txapelketa honetan edozeinek bidal dezake nahi beste gutun abenduaren 30era arte. Lau kategorietan banatuko da aurten norgehiagoka: 18 urte artekoentzat, 19 urtetik 30 urtera, 31 urtetik 55 urtera eta 56 urtetik gorakoentzat. Kategoria bakoitzeko bi gutun onenek saria jasoko dute, 250 eta 125 eurokoak hurrenez hurren.


Umore azokako proposamen deialdia ireki da

 

Julen Hernandez Esnaola - 2013ko abenduaren 17a

​

 

Umore azokak harrera egiten die Leioako kaleak adierazpen eta komunikazio artistikoarekin alaitu nahi dituzten taldeei. Haur, familia zein helduentzako lanak onartuko dira. Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako izan daitezke.

 

Albisteak

bottom of page