top of page

Bideoak

Abenduko abeltzaintza eta nekazaritza azoka

​​
Asteburu honetan talo usainak bete du Leioa. Urtero legez, Bizkaia inguruko abeltzain eta nekazariak herrian bildu dira euskal kulturari herriak egiten dion omenaldi honetan. Eguraldi onak lagunduta, ospakizunak gailurra ikutu du aurten. Herriko eta inguruko bisitari asko gerturatu dira Bulebarrean jarritako artisautza eta gastronomia saltokietara zein txosnetara.

'Horas Muertas': "Leioako heavy musikaren ordezkari bat izan nahi dugu"

​​

Hildako orduak ondo pasatzeko baino zerbait gehiago da Horas Muertas taldea. Hiru urtez aritu dira haien estiloa mamitzen eta azkenean iritsi zaie taulara salto egiteko unea. Rock, punk, metal eta hard rock estiloetatik edaten badute ere, lortu dute euren ahots propioa gorpuztea. 'Polo', Borja, 'Pelos' eta Miguelek euren entsegu aretoko ateak parez-pare ireki dizkigute. 

#LeihoakLeioan mugimenduaren aurkezpena

​​

#LeihoakLeioan twitterren bidez burututako kanpainaren txioak aurkezpen bideo batean bildu ditugu. Eskerrik asko zuen txioak eta leihoen argazkiak bidali dituzuen guztioi.

bottom of page