top of page
XXXIV. Artisautza eta gastronomia azoka 

​​
Bost zentzumenentzat antolatutako jaia izan zen Leioan azaroan antolatu zen azoka. Koloreak, usainak, materialak, zaporeak, musika... ehunka artisautza eta gastronomia produktu gerturatu ziren Bulevardera. Gainera, aurten ekoizle bakoitzak produktu bat eman zuen zozketa egiteko.

 

Eguraldiak asteburuan zehar lagundu ez zuen arren, herritarrak azokara bertaratu ziren euskal tradizioaz gozatzeko. Aurtengo edizioarekin "pozik" gelditu direla aitortu dute parte hartu duten 29 ekoizleek. 

 

 

Non egiten dituzu zuk erosketak? 

​​

Leioako komertzioak egoera larrian daude. Azken urte hauetan, gero eta pertsona gutxiagok bilatzen dituzte produktuak herriko dendetan.  Merkatal zentruek aukera asko eskaintzen dituzte, geroz eta gehiago, eta erosle asko horietara gerturatzen dira. 

 

Herriko saltoki eta denden krisia ote? Kalera atera gara galdeketa egin eta Leioaztarren erosketa ohiturak ezagutzeko.

 

Eta zuk? Non egiten dituzu erosketak? 

Leioa herri zebraduna

 

Europako Mugikortasun Astean murgildu da, beste behin, Leioako herria. Hainbat ekimen antolatu dira horren inguruan eta, horien artean, Herri Zebraduna oinezko martxa izan zen larunbatean.

 

Sakoneta Polikiroldegitik abiatu ziren partehartzaileak aurten, eguzkiak lagunduta, eguerdian Bulevarden amaitzeko. Jai giroa izan zen protagonista bertan. Edateko eta jateko produktuez gain, ohitura ekologikoa sustatzeko informazio puntuak egon ziren, umeentzako tailerrak eta zozketak.

 

Parte hartu zenuen mugikortasunaren aldeko jai honetan?

Abenduko abeltzaintza eta nekazaritza azoka

​​
Asteburu honetan talo usainak bete du Leioa. Urtero legez, Bizkaia inguruko abeltzain eta nekazariak herrian bildu dira euskal kulturari herriak egiten dion omenaldi honetan. Eguraldi onak lagunduta, ospakizunak gailurra ikutu du aurten. Herriko eta inguruko bisitari asko gerturatu dira Bulebarrean jarritako artisautza eta gastronomia saltokietara zein txosnetara.

'Horas Muertas': "Leioako heavy musikaren ordezkari bat izan nahi dugu"

​​

Hildako orduak ondo pasatzeko baino zerbait gehiago da Horas Muertas taldea. Hiru urtez aritu dira haien estiloa mamitzen eta azkenean iritsi zaie taulara salto egiteko unea. Rock, punk, metal eta hard rock estiloetatik edaten badute ere, lortu dute euren ahots propioa gorpuztea. 'Polo', Borja, 'Pelos' eta Miguelek euren entsegu aretoko ateak parez-pare ireki dizkigute. 

Argazkiak

bottom of page