top of page
Leioako merkatariak etengabeko arraunean

Guztiok entzuna dugu David eta Goliaten istorioa. Israeldarra zen David, txikia baina adoretsua. Filisteo erraldoia zen Goliat. Davidek bost harri txiki bildu zituen eta bere habaila eskuan harturik, horietako batekin buruan eman zion Goliati. Erraldoia, kolpearen ondorioz, lurrera erori eta hil egin zen.  Arrazoiak iradoki zezakeenaren aurka,txikiaren zuhurtziak garaipena eman zion.

Latzagoa da, ordea, Leioako saltokien borroka. Goliat batekin baino gehiagorekin egin dute topo azken urteotan eta horrek zaildu egin du haien biziraupena. Harri- jaurtika ari dira erraldoiak Leioako denda txikien ateen aurrean.

Leyre Eguskiza Sesumaga - 2013ko abenduaren 16a 

Erreportajeak

Nerea Reparaz Beaskoetxea - 2013ko abenduaren 15a 

Asteburu honetan talo usainak bete du Leioa. Urtero legez, Bizkaia inguruko abeltzain eta nekazariak herrian bildu dira euskal kulturari herriak egiten dion omenaldi honetan, aurten 26 urte betetzen dituena. Eguraldi onak lagunduta, ospakizunak gailurra ikutu du aurten eta abereen erakusketak eta euskal ekoizleen etxeko produkuek izan dute protagonismoa baina adin guztientzat ekintzak ez dira faltatu, musika eta dantza lagun. Herriko eta inguruko bisitari asko gerturatu dira Bulebarrera.

 

Historia luzedun azoka
bottom of page