top of page

ERAKUSKETA:  Al hilo del abecedario - Tania Quindós

Tania Quindós bilboarraren erakusketa hau, Ramón Gómez de la Sernaren greguería izenekoetan inspiratuta dago eta bere obrari omenaldia da. Alfabetoko hizki bakoitza autorearen esaldi bati lotuta dago baina lotura horiek metadora bisualak, hizki jolasak zein umore ideiak plazaratzeko aitzakia bat baino ez dira. 

 

 

TAILERRAK:  Oparientzako bilgarriak

- Non: Gaztegunean

- Noiz: Abenduaren 20an

- Ordutegia: 18:30

- Sarrera: Doan

JAIA:  Talo jana eta gabon kantak

- Non: Gaztegunean

- Noiz: Abenduaren 20an

- Ordutegia: 17:30

- Sarrera: Doan

 

Taloak nola egiten diren jakiteko tailerretaz gain, arratsalde honetan ume zein gurasoek gabonetako abestiak kantatzeko aukera izango dute. Gabonei ongi etorria emateko plan ezin hobea!  Barikuetan Jai programak jai honekin itxiko du 2013ko bere programazioa. 

KONTZERTUA:  Quinteto Lisboa 

- Non: Kultur Leioan

- Noiz: Abenduaren 20an

- Ordutegia: 21:00

- Sarrera: 18€

 

Quinteto Lisboa leioara iritsi da Musika Arimarekin programaren barruan. Portugaleko musika urbano berriaren erakusgarri dira eta fadoaren arima berriztatzen dute. Gau tematiko hauek amaiera gastronomikoa dute.

- Non: Kultur Leioako erakusketa gelan

- Noiz: Urtarrilaren 26ra arte

- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak 

- Sarrera: Doan

Leioako

Merkatarien

Elkartea

Agenda

ABENDUAK 20

bottom of page