top of page

Bonoak abenduaren 2an jarri ziren salgai BBKren zerbitzu askotarako kutxazainetan, eta edozein kreditu edo zordunketa txartelaren bidez erosi daitezke datozen bi hilabeteetan zehar. Erosleak nahi adina bono kontsumitu ditzake, baina kreditu- txartel edo zordunketa- txartel bakoitzeko eros daitekeen bono kopurua bi unitatera mugatua dago.

 

‘Bono Denda’ erosketa bakarrean erabili ahal izango da, hau da, ezingo da tiket edo faktura ezberdinetan pilatu. Haren prezioa 40 eurokoa da, baina Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker, 50 euroko erosketa egiteko eskubidea emango die herritarrei.

 

Kanpaina honek herriko eta hiriko denden kontsumoa sustatzea du helburu, bereziki Gabonetako erosketa- gorakada aprobetxatuz. Tokian tokiko saltoki txiki eta hurbilekoei zuzendutako kanpaina bezala aurkeztu dute antolatzaileek, hamar pertsonatik beherako lantaldeentzako hain zuzen ere. Aurtengo nobedade gisa, irudi pertsonalaren arloko dendek (ile-apaindegiak, estetika guneak…) ere kanpainan hartuko dute parte.

‘Bono Denda’ Leioara heldu da

Leyre Eguskiza Sesumaga - 2013ko Abenduaren 1a

Gabonak hurbil daudela, abian jarri da jada ‘Bono Denda’ kanpaina eta aurten Leioako 70 saltokik hartuko dute parte bertan. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Merkataritza Enpresarien Konfederazioaren eskutik, tokiko kontsumoa suspertu nahi dute dendariek 50 euroko balioa duten 20.000 bonoren bidez. Leioaz gain, Bizkaiko beste hainbat dendetan erabili ahal izango dira urtarrilaren 31ra arte.

 

 

Bono Dendako kartela / Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia 

bottom of page