top of page
Itxaso Sainz de la Maza: "Betidanik jakin dut artista izan nahi nuela "

Noiz hasi zinen pianoa jotzen?

Zazpi urterekin hasi nintzen Leioako Musika Eskolan eta zortzi urte egin nitunean pianoarekin hasi nintzen. lehenengo urtean abestu eta solfeoa egiten genuen. Txikitan oso gutxi entsaiatzen genuen, ordubete inguru, eta orain bost-sei ordu inguru entsaiatzen ditut. Oso konstantea izan behar da, egunero ikasi behar da atzamarrek ondo erantzun dezaten.

 

Zergatik pianoa?

Txikia nintzenean nik txirula jo nahi nuen, baina nire amak ezetz esaten zuen, pianoa jo behar nuela. Berari betidanik gustatu zaio pianoa, bere amets zapuztua da baina nik txirula ikasi nahi nuen. Orain ez zait asko gustatzen txirula eta pianoarekin oso gustura nago, pilo bat gustatzen zait. Beti izan dut garbi artista izan nahi nuela. Hamahiru bat urte nituenean argi eta garbi neukan. Garai horretan lehiaketetan parte hartzen hasi nintzen.

 

Zure karreran zehar sari ugari irabazi dituzu, 2010 Cesar Uceda saria, Donostiako nazioarteko piano lehiaketa eta Dow Chemical beka irabazi zenuen 2006an. Lorpen guzti horiek zer suposatu dute zuretzat?

Lehenengo saria bekarena izan zen eta sari hura oso garrantzitsua izan zen, horri esker Erdi Mailako Gradu profesionala dohainik ikasi ahal izan nuelako. Errekonozimendu handia izan zen niretzat. Cesar Ucedar saria ere oso berezia izan zen. Lehiaketa hori Leioan ospatzen da baino Euskal Herri osoko jendeak parte hartzen du. Gainera gero Leioako Kultur Leioa Aretoan jo ahal izan nuen nire familia eta lagunen aurrean eta oso garrantzitsua izan zen. Donostiako Lehiaketa ere berezia izan zen niretzat lehiaketa hura internazionala delako.

 

Kultur Leioan jotzea esperientzia polita izango zen, familia eta lagunak gertu… Nola bizi izan zenuen momentu hori?

Bai. Baina esperientzia ikaragarriagoa Euskalduna Jauregian jotzea izan zen. Ez dut data ondo gogoratzen, uste dut 2006an izan zela. 200 pertsonaren aurrean jo nuen eta oso esperientzia polita izan zen.

 

Zergatik erabaki zenuen musikako goi ikasketak Euskal Herritik kanpo egitea? Ez al dago aukerarik hemen?

Euskal Herrian ikasketak egiteko aukera badago, Donostian Musikenen eta Iruñean ere. Baina Euskal Herritik kanpo irteteko gogoak nituen.  Hemengo eta Bartzelonako kontserbatorioen funtzionamendua antzekoa da, baina Bartzelona hiriak aukera gehiago eskaintzen ditu musika arloan; kontzertu gehiago daude, beste musika modalitateak aurki ditzakezu, adibidez jazz-a edo musika modernoagoa edo alternatiboagoa eta hori niretzat inportantea izan da nire mundua pixka bat ireki egin delako.Bartzelonako kontserbatorio ESMUC (Escuela Superior de Musica de Cataluña) ezagutzeko aukera izan nuen eta pila bat gustatu zitzaidan, hemengo irakasleak, eskolaren funtzionamendua… eta horregatik erabaki nuen etortzea. 

 

Zer sentitzen duzu eszenatoki baten gainean zaudenean?

Askotan oso urduri jartzen naiz eszenatokira atera baino lehenagoko momentuetan, jendea likustean, baina gero pianoaren aurrean esertzenan eta jotzen hasten naizenean urduritasuna joaten da. Gainera pianojoleek dugun abantailetako bat da  jotzen dugun bitartean ez dugula  jendeari begira egon behar. Adibidez bibolina jotzen duen batek publikoari begiratu behar dio, beraz gu ezkutatuagoak gaude jendeari dagokionez. Hala ere nerbioak izatea normala da eta ona, bestela ez litzateke berdina izango.

 

Zein piano jole bezala izatea gustatuko litzaizuke eta ze auditorioan jo nahiko zenuke?

Eskatu ahal izango banu Amsterdameko Concertgebouw Auditorioan. Bertan jotzea ametsa izango litzateke auditorioa oso famatua, oso inportantea eta oso ospetsua delako, musikari pila pasatu dira bertatik. Piano jole mota bezala nik beti izan dut gogoa piano laguntzailea izateko, hau da, beste musikariekin edo abeslariekin batera jotzea . Ez bakarrik. Beti gustatu egin zait beste pertsona batzuekin konpartitzea musika eta elkarrekin jotzea.

 

Musikak diziplina asko eskatzen du, diziplina horrek zure bizitzaren beste aspektuetan eragina izan du?

Esaten omen dute musikariak "friki" batzuk garela, egia da bai. Adibidez musikariak kontserbatoriotik kanpo elkartzen garenean musikari buruz hitz egiten jarraitzen dugu, bueltak ematen. Artearekiko sentsibilitatea asko landu dut eta hori nabaritu egin dut. Adibidez museo batera joaten naizenean eta koadro edo eskultura bat begiratzen dudanean nahi eta nahi ez garai horretako musikarekin erlazionatzen dut, estetika antzekoa da azken finean. Musika ikasten duzunean ez duzu musika bakarrik ikasten, artea ere ikasten ari zara.

 

Ez dakit ezagutzen duzun Laiaren kasua. Pianoa jotzeagatik 7.5 urteko kartzela zigorraren aurka epaitegietan borrokan dabilen gaztea. Horrelako albisteak entzutean zer sentitzen duzu?

Izugarrizko amorrua, inpotentzia sentitzen dut. Nik ere Leioan arazoak izan nituen auzokideekin. Behekoak esaten zidan jotzeari usteko, ikasi ezin zuela, eta  albokoak ordea gehiago jotzeko esaten zidan asko gustatzen zitzaiolako. Kontu handiarekin ibili behar da eta auzokideak ondo ezagutu behar dira Laiaren berdina ez gertatzeko. Eskerrak azkenean dena ondo atera dela eta neska absolbitu duten. Hala ere, sustoa handia da.

 

Tamalez Laiarena ez da Espainian ezagutu den kasu bakarra. Gizarteak ez al du musika ulertzen? Eta musikariak ulertzen al ditu?

Ez gizarteak ez du musika ulertzen, batez ere Espainian. Atzerrira joaten zarenean, adibidez, Frantziara edo Alemaniara, Europara, ikusten duzu musika klasikoa beste maila batean dagoela. Adibide bat jartzearren, Berlineko metroan topa ditzakegun poster guztiak orkestra sinfonikoarenak dira edo Berlineko orkestra filarmonikarena eta hemen hori ez da ikusten. Musikariei gainera askotan traba asko jartzen dizkiete. Niri ez zait horrelakorik gertatu pianoa ez dudalako tokitik mugitu behar baina ikusi nuen nire lagunak hegazkin batean biolina eramateko beste txartel bat erosi behar izan zuela.

 

Uste duzu musika behar beste “errespetatzen” dela, ez al dago gaizki ikusita gizartean?

Ez da behar beste errespetatzen. NIk txikitan musika ikasi nahi nuela esaten nuenean askok esaten zidaten “musika bakarrik?”. Aizu nola bakarrik musika? Badakizu egunero ikasi behar ditudala sei ordu eta ez baditut jotzen ez noala inora? Maila baxukoa dela uste dute askok. Askotan ere “pianoa jotzen duen amatxoren umetxoa” deitu didate.

 

Erraza da musikaren munduan toki bat egitea?

Musikariak oso giro konpetitiboan mugitzen gara. Musikan onena izan behar zara. Adibidez orkestra baterako plaza bakarra ateratzen dute eta horretara izugarri prestatua dagoen jendea aurkezten da. Proba egiten duzuean eszenatokira ateratzen zara eta ondo egin behar duzu bai ala bai. Erratzen bazara kanpora zoaz.

 

Etorkizunera begira ze motako ideiak dituzu musikari dagokionez?

Etorkizun laburrera begira hurrengo urtean Alemaniaren hegoaldean edo Suitzan piano interpretazio master bat egitea gustatuko litzaidake. Baina masterrean sartzeko oso proba gogorrak gainditu behar dira eta aurten oso lanpetuta nago eta ez dakit probak gainditzeko prestatuta egongo naizen. Lortzen ez badut, hurrengo urtea proba horietara bideratuko dut masterra egin ahal izateko. Suitzan musika ikasketak oso garestia dira, baina Alemanian aldiz, musika hain ondo ikusita dagoenez nahiko merkea da. Argi dagoenez dirua behar, behintzat bizitzeko baina Bizkaiko Foru Aldundiak beka batzuk eskaintzen ditu musikarientzat eta eskatzekotan nago. Etorkizun hurrunera begira piano laguntzaile moduan jardutea gustatuko litzaidake, lehen esan dizuedan bezala beste musikariekin edo abeslariekin jotzea.

 

 Zure denbora librean ze motako musika entzutea gustatzen zaizu?

Denetarik entzuten dut. Asko gustatzen zait jazz musika, baina Euskal musika, adibidez berri-txarrak edo rock-a ere entzuten dut. Ez dut bakarrik musika zehatz bat entzuten.

 

Jendeak musika, musika-eskola edo kontserbatorioa entzuten duenean ez al du usten bertan musika klasikoa bakarrik jotzen dela?

Bai baina musika-eskola batean ez da musika klasikoa bakarrik irakasten, bertan txistua edo trikitixa ere irakasten da eta horrek ez du zerikusirik musika klasikoarekin. Kontserbatorioetan ere jazz-a irakasten da eta jazz-a, estilo klasikotik oso urrun dago. Pop munduko musikari ezagun askok ere kontserbatorioko formakuntza dute eta ez dute musika klasikoa jotzen.

 

Gazteak musika ikastera gonbidatuko zenituzke?

Bai oso onuragarria eta dibertigarria suertatu daitekeelako. Ikerketa askok frogatu dute musika oso onuragarria dela gazteentzat, ikasteko teknikak eta abarrekoak lantzen dituzulako. Azken finean artea da eta artea ondo datorkio edonori.

Irati Aguirre eta Haizea Olleta - 2013ko abenduaren 11a

Txikitatik jarraitutako ametsa
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

  • Itxasok zazpi urterekin hasi zituen bere musika ikasketak Leioako kontserbatorioan. Urte bat geroago izan zuen pianoarekin lehenengo kontaktua.

  • 2006an aukera berriak ireki zizkion Dow Chemical beka irabazi zuen . Urte berean Bizkaiko Gazteria Musikaletako 1. saria eskuratu zuen. Horrez gain, Donostiako Hiria Piano-jotzaile Gazteentzako Nazioarteko Lehiaketa bi urtez jarraian lortu zuen.

  • 2008 eta 2009an “Euskadiko Interpreteak” Lehiaketan bigarren postua eskuratu zuen pianoarekin. Lehiaketa bereko lehenengo saria 2010 jaso zuen.

  • 2010an Leioan ospatzen den Cesar Uceda saria irabazi zuen.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Itxaso Sainz de la Maza Leioan jaiotako 21 urteko pianojolea da. Oso gazteetatik sentitu zuen musikarekiko lilura eta argi dauka musikaren munduan toki bat egin nahi duela. Horretarako, egunero buru belarri lan egiten du Bartzelonako ESMUC kontserbatorioan. Bere ametsa Amsterdamgo Concertgebouw auditorioan jotzea da eta piano laguntzaile bezala jardutea gustatuko litzaioke. Urtarrilean, Itxaso ikusteko aukera izango dugu Leioako Kontserbatorioan emango duen kontzertuan.

"Musikaren bidez asko landu dut artearekiko sentsibilitatea"

" Gizarteak ez du musika ulertzen, batez ere Espainian"

"Askotan 'pianoa jotzen duen amatxoren umetxoa' deitu didate"

bottom of page