top of page
Abian da maitasun gutunen lehiaketa 

Ainhoa Basarrate Astobiza - 2013ko abenduaren 10a

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kultur Leioak antolatuko du aurten maitasun gutunen lehiaketaren XV edizioa. Txapelketa honetan, edozeinek bidal dezake nahi beste gutun abenduaren 30era arte. Lau kategorietan banatuko da lehiaketa aurten 18 urte artekoentzat, 19 urtetik 30 urtera, 31 urtetik 55 urtera eta 56 urtetik gorakoentzat. Kategoria bakoitzeko bi gutun onenek saria jasoko dute, 250 eta 125 eurokoak hurrenez hurren.

 

Euskaraz zein gazteleraz aurkeztu daitezke gutunak, eskuz zein ordenagailuz idatzita. Paperen ezaugarriak ere idazlearen esku egongo dira: usaina, kolorea eta tamaina. . Gutun bakoitzak bi orri hartuko ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita eta, beti bezala, aurkeztutako lanak beste lehiaketa batean saririk gabeak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Aurtengo edizioko liburuxka / Argazkia: Kreacomunicación 

bottom of page