top of page

Leioan taxi bat hartzea errazagoa izango da hemendik aurrera. Izan ere, Leioako taxistek aplikazio berri bat estreinatuko dute. “Quiero un taxi” aplikazioaren bidez, bezeroek garraio zerbitzua eskatu ahal izango dute deirik egin gabe, soilik hiru pausotan. Lehenengo, kokalekua zehaztu beharko da. Ondoren, taxiaren ezaugarriak aukeratzen dira, hau da, zenbat pertsona joango diren kotxean, eta azkenik, “taxia eskatu” botoia sakatzen da. Aplikazio azkarra, erraza eta interaktiboa da. Horrez gain, entzumen arazoak dituzten pertsonei lagungarri izango zaie, ez delako deirik egin beharko zerbitzua erabiltzeko. Momentuz, Android eta IOS sistema eragileek izango dute erabilgarri.

 

Leioako taxistak puntako teknologien munduan erabat murgildurik daude. Izan ere, “Quiero un taxi” aplikazio berri honetaz gain, duela urte batzuk estreinatutako webgune propioa dute (www.taxileioa.com). Bertan, haiek eskaintzen duten zerbitzuari buruzko xehetasun guztiak azaltzen dituzte. Talde honek 70 taxi inguru dituzte eta Uribe-Kostako herrietan  (Berango, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz) funtzionatzen dute.

 

Bestalde, Leioako Udalak hitzarmena berritu du kolektibo honekin Taxistek onurak dakarzkiolako herriari. Turismoak gora egin du eta segurtasunak ere hobera jo du. Taxiek, gainera, garraio zerbitzua emateaz gain Leioako Udaltzainekin kontaktuan arituko da trafikoari eta segurtasunari buruzko informazioa igorriz.

Taxiek zerbitzua eskatzeko aplikazio berria sortu dute

Irati Aguirre - 2013ko abenduaren 6a

 

Mugikor bat / Argazkia: 

bottom of page