top of page

Umore Azokako proposamen deialdia ireki da

Datorren urteko maiatzaren 15etik 18ra izango da Leioako Umore Azoka. Parte hartu nahi duen orori proposamenak bidaltzeko aukera eman zaio. Azokak harrera egiten die Leioako kaleak adierazpen eta komunikazio artistikoarekin alaitu nahi dituzten taldeei. Haur, familia zein helduentzako lanak onartuko dira. Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako izan daitezke.

 

Guzti hauek 2013 eta 2014ean aurkeztutakoan izan beharko dira eta lehen aldiz Leioan estreinatuko diren saioei berezko garrantzia emango zaiela esan du Umore Azokako antolakuntza taldeak. Proposamenak bidaltzeko lehenengo pausoa azokaren bulegoarekin harremanetan jartzea da. Bertara bidali behar baitira konpainia ororen dokumentazioa bai eta antzezlanaren aurkezpena (minutu gutxiko eszenatoki gaineko aurkezpena, showcasea, work in progress, komunikazioa).

 

Interesaturik dauden konpainiek 2014ko urtarrilaren 10a baino lehen eman beharko dute izena www.umoreazoka.org web gunean. Bertan aurkituko dituzte parte hartzeko eta proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide guztiak.

Julen Hernandez Esnaola - 2013ko abenduaren 17a

 

Umore azokako proposamen artistikoen deialdiko kartela / Argazkia: Leioako Udala

bottom of page